Ahalduntze Eskolak antolatuta, atzerritartasunari buruzko bilera informatiboa egingo dute martxoaren 21ean

Ahalduntze Eskolak Atzerritartasunari buruzko bilera informatiboa antolatu du martxoaren 21ean, astelehenarekin. 17:00etan izango da, Salatxo aretoan, eta Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoen Biltzen zerbitzuko arduradunek gidatuko dute. Deialdia emakume etorkinei zuzenduta dago.

Biltzen elkartearen helburua Euskadin bizi diren pertsona guztien eskubideak bermatzea da, arrazari, jatorriari, etniari, hizkuntzari, erlijioari eta abarrei begiratu gabe. Elkarbizitza eta aniztasun kulturala modu barneratzaile eta positiboan kudeatzeko baliabideak eskaintzen dituzte, eta diskriminazioaren, arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako tresnak eta sentsibilizazioa lantzen dituzte.

Elkarteko kide bat arduratuko da Orioko saioaren gidaritzaz. Herrian bizi diren emakume migranteei informazioa eskainiko die, eta gaiaren inguruko zalantzak argituko dizkie. Horrez gain, haien artean saretzen laguntzeko topaketa izango da.