Usoa Zulaikak irabazi du Balearen Eguneko kartel-lehiaketa

Maiatzaren 14ko Balearen Eguneko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak aurten aurrenekoz. Bi talde bereizi ditu, 18 urtez azpiko gaztetxoena eta adin horretatik gorako helduen taldea, eta apirilaren 8an bukatu zen lanak aurkezteko epea.

Udalaren partetik, eskerrik asko deialdira aurkeztu zareten guztioi, lan ederrak egin dituzue. Eta mila esker Zaragueta Herri Eskolari eta Orioko Herri Ikastolari, ekimenari emandako erantzun apartagatik.

Hauek dira talde bakoitzeko irabazleak:

  • Helduen taldean: Usoa Zulaika
  • Gaztetxoen taldean: Naroa Azkue Etxeberria

Helduen taldeko irabazlearena izango da aurtengo Balearen Eguneko kartela eta, horrez gain, 300 euroko diru-saria jasoko du. Epaimahaiak proposamen borobila dela azpimarratu du, eta litografia moduko itsasoaren edertasuna eta ospakizunaren erreferentziazko elementuak modu sinple bezain eraginkorrean txertatu izana baloratu du.

Gaztetxoen kategoriako irabazleak, berriz, 100 euroko saria jasoko du. Kasu honetan, erabilitako baliabideen aniztasuna eta detaileetan jarritako arreta nabarmendu dituzte epaimahaikideek, baita kartelgintzako irizpideak jarraitzeko egindako ahalegina ere.BalearenEgunaKartelaGazteak1-22.jpg

Gazteen taldeko irabazlea.

Aipamen bereziak

Jasotako lanen maila ona ikusita, epaimahaiak aipamen berezi bana egin nahi izan du talde bakoitzean:

  • Helduen taldeko aipamen berezia: Mikel Valverde
  • Gaztetxoen taldeko aipamen berezia: Manex Igoa Palacios 

Helduen taldeko aipamen berezia.

 

Gazteen taldeko aipamen berezia.

Lanak ikusgai

Helduen taldean jasotako lanak ikusgai jartzeko asmoa du Udalak, datozen egunetan emango ditu zehaztapenak. Balearen Eguneko programazioa, bestetik, datorren astean iragarriko du.