Txanka bideko autopista azpiko pasabidea konpontzen hasi dira, oinezkoentzat

Txanka bidean, hotela baino pixka bat gorago dagoen autopistapeko pasaera, sarri erabiltzen dute mendira joaten diren herritarrek eta, gainera, Donejakue bidea ere hortik pasatzen da. Oinezkoentzat arriskutsua zen eta Udalak eskaera egin zion Aldundiari, bidea egokitzeko.

Lanak gaurko egunez hasi ditu Aldundiak, maiatzak 2. Udalaren eskaerari erantzunez, espaloia osatu eta ura azpitik kanalizatuko da datozen egunotan. Horregatik, lanek irauten duten bitartean, arretaz gidatzeko eta seinaleak errespetatzeko dei egiten die Udalak herritarrei.

Barkatu eragozpenak.