Zaragueta eskolako 40. urteurreneko batzordeak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetan

Zaragueta eskola orain dela 40 urte hasi zen klaseak euskaraz ematen eta, urteurren hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu ikasturtean zehar.

Aste honetan bi ekitaldi izango dira:

  • Ostegunean, azaroak 16, mahai-ingurua izango da Salatxo aretoan, 19:00etan: 'Euskararen eta euskaldunen arnasa'. Jakes Goikoetxea kazetariak bideratuko du eta bi lagun arituko dira haren galderei erantzuten: Kike Amonarriz soziolinguista eta Jabier Zabaleta Orioko euskara teknikaria.
  • Ostiralean, azaroak 17, TXANTXARIAK taldea izango da eskolako frontoian, arratsaldeko 17:00etan. Beren emanaldian kantu, dantza eta jolasak egingo dituzte haurrekin eta familiartekoekin. Taldeari buruzko informazio gehiago: txantxariak.com