Abenduko kultur jardueren agenda publikatu du Udalak

Honako hau da abenduko kultur jardueren agenda:

ABENDUAK 5-9

San Nikolas jaiak

ABENDUAK 14, OSTEGUNA

20:00 Organo-kontzertua elizan: Iratxe Etxarte, Paul Schröder, Sarah Perarnaud eta Loreto Aramendi organo-jotzaileak.

ABENDUAK 15, OSTIRALA

17:00 Bingoa Zaragueta eskolan, 40. urteurreneko ekitaldien barruan.

17:00 – 19:00 Jostailu bilketa Herriko Plazan, abenduaren 16ko truke-azokarako. Herrio natur taldeak antolatuta.

19:00 Mandalei buruzko hitzaldia, Karmele Garmendiaren eskutik, Mandalararen Antxiola kaleko lokalean.

ABENDUAK 16, LARUNBATA

10:30 Gosari-tertulia Zaragueta eskolan, 40. urteurreneko ekitaldien barruan.

10:30 – 14:30 Jostailu erabilien 8. truke-azoka Herriko Plazan, Herrio natur taldeak antolatuta.

ABENDUAK 17, IGANDEA

16:00 Mandala tailerra haurrentzat, Mandalara taldeak antolatuta.

ABENDUAK 18-31

Gabonetako Kanpaina. Zozketak eta promozioak Arkupe elkartearen establezimenduetan.

ABENDUAK 18, ASTELEHENA

18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalaria kultur etxean, 3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat eta gurasoentzat.

ABENDUAK 21, OSTEGUNA

19:15 Gabonetako kontzertua elizan: Danbolin musika eskola eta Salatxo abesbatza.

ABENDUAK 22, OSTIRALA

19:00 Erregeen Kabalgatarako izen-ematea Ikastolako pergolan.

ABENDUAK 23, LARUNBATA

22:00 Herribil dantza emanaldia Karela kiroldegian, Harribil dantza taldeak antolatuta.

ABENDUAK 24, IGANDEA

10:45 Haurren kalez kaleko kantu-saioa. Eskola, ikastola eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.

11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.

17:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera Herriko Plazara, Lera taldea, Arkupe, Txurrumuski, eskola, ikastola eta Udalaren eskutik.

ABENDUAK 27, ASTEAZKENA

11:00 - 13:30 eta 16:30 - 19:30 Gabonetako haur parkea, Karelan.

ABENDUAK 29, OSTIRALA

17:30 Gabon kanta eta estalpe lehiaketa ikastolako pergolan, Talai Mendik antolatuta.

Ondoren Gaztaina jana ikastolako pergolan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.

ABENDUAK 30, LARUNBATA

17:00-20:00 Herriko Plazan pedalkadak joz argia egiten duten bizikletak jarriko dira, nahi duenak parte har dezan.

ABENDUAK 31, IGANDEA

11:30 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Haurrak

12:00 San Silvestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Helduak. Izen-ematea Karelan.

URTARRILAK 2, ASTEARTEA

19:30 Gospel kontzertua elizan: Evening Prayer.

URTARRILAK 5, OSTEGUNA

11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.

18:00 Erregeen kabalgata. Talai-Mendik antolatuta, Erregeen kabalgata egingo da herrian barrena.