Andoaingo XIII. piano jaialdia

 

Urtero bezala, Orioko Danbolin Musika Eskolan ikasten duten pianoko ikasleek, Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute.

 

Otsailaren 24ean, larunbatean eta 25ean, igandean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, XIII. Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko da, Andoaingo Udalak eta Deiadar elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian, musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 732 piano ikasleek hartuko dute parte, 7 urtetik 18 urte bitartean. Jaialdia izateaz gain, txapelketa ere bada.

 

Bi egunetan, 9:30etatik 20:30etara, pianojoleak jo eta ke harituko dira Bastero kulturguneko auditorio eta ekitaldi aretoetan. Horien artean Danbolin Musika Eskolako 8 ikasle izango dira, 8 urtetik 14 urte bitartean.

 

Modalitate eta maila ezberdinetan parte hartuko dute, piano bakarlariak eta pianoa lau eskutara jotzen duten gazteak.

 

Otsailaren 24ean, larunbatean, joko dute:

 

- Piano bakarlariak bezala, A mailan:

* 10:15etatik 11:15etara; Beza Ijurko eta Oier Iruretagoiena.

* 13:30etatik 14:30etara; Paul Sarasua.

 

- Piano bakarlariak bezala, B mailan:

* 17:45etatik 18:45etara; Anne Orzaiz eta Leire Olariaga.

 

- Pianoa lau eskutara: B mailan:

* 17:00etatik 18:15etara; Sara Loidi eta Maddi Orzaiz.

 

Otsailaren 25ean, igandean, joko dute:

 

- Piano bakarlaria bezala, A mailan:

* 11:30etatik 12:00etara; Ane Blázquez.

 

Danbolin Musika Eskolako gaztetxoek; Chostakovich, C. Rollin's, Straus, C. Gurlitt, J. F. Burgmüiller, M. Mier, B. Bartok-ek egindako piezak aukeratu, prestatu eta joko dituzte.

 

Bukatzean, parte hartzaileek diplomak eta dominak jasotzen dituzte, dominak urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak izango direlarik. Txapelketa honetan bakoitza bere buruarekin lehiatzen da eta ez aldamenekoekin.

 

Antolatzaileen nahia partaideentzat eta beraiekin batera hurbiltzen den ororentzat gozotasun giroa lortzea da, eta normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polit bat izatea. Ekitaldi honen bukaeran, igandean, amaierako kontzertua izango da, bertan aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleek parte hartuko dute. Danbolin Musika Eskolako ikasle guztiei eta Audra Almanaityte irakasleari zorte ona opa diegu.