Kultura eta kirol jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Udalak zabaldu du epea, herriko kultur elkarteek eta kirol elkarteek urteko diru-laguntzak eskatzeko. Epea zabalik dago dagoeneko eta martxoaren 30a izango da azken eguna, eskariak aurkezteko.

Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira.

Kirol jardueretarako diru-laguntzak

Aurtengo diru-laguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko:

http://orio.eus/eu/iragarki-taulaa/diru-laguntzak/item/114-kirol-taldeei-diru-laguntzak

Edozein zalantza izanez gero, kirol eta gazteriako teknikariarekin harremanetan jarri:

679 417 764

Kultura jardueretarako diru-laguntzak

Aurtengo diru-laguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko:

http://www.orio.eus/eu/iragarki-taulaa/diru-laguntzak/item/135-kultur-taldeei-diru-laguntzak

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaleko kultura teknikariarekin:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

679 417 763