Ordaindutako 60 beka daude eskura, atzerrian lanbide-praktikak egiteko, Global Training 2018 programaren barruan

Beka deialdi hau Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan.

Zenbat denborakoa da beka?

Beka gutxienez 6 hilabetekoa izango da.

Eskaintzen diren beka horien herrialdeak, enpresak eta lan espezialitateak Interneten ikusi daitezke:

http://www.becasglobaltraining.eus/

Zein da bekaren zenbatekoa?

1.400 €  (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Nork eskura dezake beka?

  • Bekak eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.
  • 30 urte baino gutxiago edukitzea 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabeteko edo 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.
  • Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: C1 eta B2 (Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek). 4 urteko antzinatasuna duten tituluen kasuan ez da ahozko, edo idatzizko azterketarik egin behar ezagutzak justifikatzeko. Beharrezko ingeles-maila egiaztatzen ez dutenek ahozko eta idatzizko proba egin beharko dute, bekadun-hautagaiaren ezagutzak zehazteko.
  • Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.

Izen-ematea

2018ko ekainaren 15ean hasiko da eta uztailaren 16an amaituko da (eguerdiko 12:00etan).

Argibideak

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak
  • Aintzane Ruesgas, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Tel. 943890808