Urriko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du urriko kultur jardueren programazioa. Honako ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URRIAK 2, asteartea

17:45 Hitzaldia Salatxo aretoan, Haurreskolako guraso batzordeak antolatuta. Gaia:  'Konpondu dezakegu. Gatazkak gainditzeko modu baketsu eta boteretsuan'. Hizlaria: Nerea Mendizabal psikopedagogoa.

URRIAK 6, larunbata

Euskal Herriko SUP Race Zirkuitua-Orio 2018. Arraun-surfeko txapelketa eta egun osoko festa.

URRIAK 13, larunbata

17:00 Orioko eta Zarauzko musika eskoletako trikitilari eta txistularien kalejira herrian barrena

18:00 ‘Beldartxo jatuna’ antzerkia Herriko Plazan

19:00 Bisiguaren 'master-class'a erretegian: bisigu dastaketa, aperitiboa eta txakolina. Aurrez eman behar da izena

URRIAK 16, asteartea

18:00 Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)

19:00 Solasaldia Arraunetxen: ‘Oteizarekin batetik bestera’, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

  • Oskar Alegria, kazetari eta zinemagilea
  • Bernardo Atxaga, idazlea

URRIAK 18, osteguna

19:00 ‘Oteiza: 1908-2008 y sigo’ dokumentalaren proiekzioa kultur etxean, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

URRIAK 19, ostirala

11:00 Herriko haurren omenaldia Oteizari ‘Pietatea’ren azpian, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

22:30 ’Ttak!’ Beatriz Egizabalen bakarrizketa kultur etxeko areto nagusian, EUSKARALDIAren barruan

URRIAK 20, larunbata

10:00 Egun osoko irteera Altzuzako Oteiza museora eta Iruñera, ‘Oteiza 110’ programaren barruan. Izena urriaren 16a baino lehen eman behar da telefonoz edo emailez

URRIAK 21, igandea

18:30 ‘Esku Harriak: Oteizaren (h)aria’ dantza-bertso-musika ikuskizuna Herriko Plazan, MugMus Laborategiaren eskutik, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

URRIAK 22, astelehena

18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)

URRIAREN 26tik 28ra

Mandalara elkarteak antolatutako ekitaldiak Arraunetxen.

OHARRA
Urriaren 3tik aurrera, asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean.