Bide-heziketa ikastaroa jasotzen ari dira bi eskoletako haurrak

Ikastaro laburra, gelaz gela

Hilabete osoan Orioko LH3tik LH6ra bitarteko gela guztietan emango du Mikalek ikastaroa.

Gela bakoitzean ordubeteko hiru saio egingo ditu: bi, gelaren barruan, teoriko-praktikoak; eta bestea, kalean, ikasitakoa praktikan jartzeko. Guztira, Zaragueta eskolako eta ikastolako hirurehun inguru haurrek jasoko dute bide-heziketari buruzko ikastaroa.

LH3 eta LH4ko haurrek kalean oinez ibiltzeko aholkuak jasoko dituzte; eta LH5 eta LH6koek, berriz, bizikletan ibiltzeko aholkuak.

Proiektu honen bidez, Udalak ezagutza eta kontzientzia sortu nahi du haurrengan, trafikoarekin zerikusia duten istripuak prebenitzeko eta mugikortasun segurua bultzatzeko.

bideheziketalogo16