Urriaren 19an bukatuko da epea eskabideak aurkezteko enpresak sortzeko eta inbertsioetarako diru-laguntzetarako

Hona hemen deialdiaren bi diru-laguntza lerro horien ezaugarriak, laburbilduta:

  • Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (70.000 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
  • Inbertsioetarako diru-laguntzak (90.000 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako.

Inbertsioak 2018an egina eta gutxienez 3.000 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30, betiere, gehienez, 2.000 euro.

Deialdia, oinarriak eta argibideak

Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean: http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak

Argibideak jasotzeko jarri gurekin harremanetan:

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak
  • Tel. 943 890808
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.