'Adarbakar urdina' txotxongilo emanaldia

Orioko Udalak martxan jarri duen Udara Orion ekitaldi programaren barruan txotxongilo emanaldia izango da ostegunean, uztailak 22, arratsaldeko zazpi eta erdietan hasita. Emanaldia herriko plazan izango da.

Adarbakar urdina da Bihar izeneko talde bizkaitarrak eskainiko duen obraren izenburua. Egokia da 3 urtetik aurrerako haurrentzat eta 50 minutu inguru iraungo du.