Erantzun rock taldearen kontzertua izango da gaur Orioko Unar tabernan

Ostiral gauean, uztailak 9, Erantzun taldearen kontzertua izango da Orioko Unar tabernan, gaueko hamaiketan hasita. Erantzun taldea zarauztarra da eta rock gogorra egiten du.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. 'Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Hiru taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Unar eta Salatxo.