Juan Zaraguetari buruzko liburua salgai dago herriko liburu dendetan

Ruben Iglesiasek Juan Zaragueta filosofo eta pedagogo oriotarrari buruzko liburu bat idatzi du, Orioko Udalak argitaratu duena. Liburuaren titulua hau da: "Juan Zaraguetaren pentsamenduaren markoa: Tomismotik Neotomismorako bidea".

Liburuaren aurkezpena ekainaren 18an egin zen herriko kultur etxean. Juan Zaragueta Bengoetxea Orion jaio zen, 1883ko urtarrilaren 26an, eta bere garaiko pentsalari ospetsuenetako bat izan zen. Ruben Iglesiasek hurbilketa bat egin nahi izan dio haren lanari, liburu honen bidez, garaiko filosofiari eta pedagogiari egin zizkion ekarriak kokatzeko.

Liburuak 130 orrialde inguru ditu eta 6 eurotan dago salgai herriko hiru liburu dendetan: Alustizanean, Ontzan eta Iturain estankoan.