Silikosis rock taldearen kontzertua izango da ostiralean Orioko K2 tabernan

Ostiral gauean, ekainak 25, Silikosis taldearen kontzertua izango da Orioko K2 tabernan, gaueko hamaiketan hasita. Taldea lau oriotarrek osatzen dute eta rock gogorra egiten dute.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. 'Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, hilaren azken ostiralean, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Hiru taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Unar eta Salatxo.