Joseba Briten kontzertua Unar tabernan

Ostiral honetan, gaueko 23:00etan Joseba Brit abeslari oriotarrak kontzertua eskainiko du Unar tabernan.

Gitarrarekin jardungo den Joseba Britek, Andoni Lertxundiren laguntza izango du biolinarekin. Abestiak Joseba Britek idatziak dira, euskal musika tradizionalaren estiloa jarraituz. Kontzertu hau, oriotar gazte hauek ematen duten bigarrena izango da.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da. Sarrera doan izango da. 'Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.