Musika izango da plazan abuztuko ostegun guztietan

Abuztuaren 5ean hasita, musika kontzertuak izango dira herriko plazan ostegunero hilaren bukaera arte. Kontzertuak arratsaldeko zortzietan hasiko dira eta hainbat estilotakoak izango dira: rocka, acid jazza, funkya...

Arkupe dendarien elkarteak antolatu ditu kontzertuak, Udalak babestuta, udan kaleko giroa suspertzeko helburuarekin. Xpression izeneko pop-rock zirkuituaren barruan sartuta daude kontzertuok.

Hauek dira abuztuko ostegunetan antolatuko diren emanaldiak:

Abuztuak 5, 20:00

Blind Rock rock taldea

Abuztuak 12, 20:00

Frida Pipol funky taldea

Abuztuak 19, 20:00

Vagon de Cola pop-rock taldea

Abuztuak 26, 20:00

Acido C acid jazz taldea