DANBOLIN MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULAZIOA

Musika Eskolan matrikula egiteko epea zabalik dago.

Danbolin Musika Eskolan 2011-12 ikasturterako matrikula egiteko epeak, ikasle zahar eta berrientzat, ondorengoak dira:

  • Ekainak 22tik uztailak 6ra bitartean (ekainak 29, 30 eta uztailak 1 itxita egongo da San Pedro festak direla eta), 10:00etatik 14:00etara.
  • Irailak 1etik 7ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 18:30etara.

Danbolin Musika Eskolaren egoitza, Iturbide 18 kalean dago.

Matrikulatzeko aukerak, ondorengoak dira:

  • 1. MAILA: Tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).
  • 2. MAILA: Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak. Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • 3. MAILA: Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua. Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • AKTIBITATEAK: Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea.
  • INSTRUMENTU BERRIAK: Tronboia, tuba, biola, harpa zeltikoa.
  • GAI BERRIAK: Informatika musikala.

Ordutegiak, prezioak edo beste daturen bat jakin nahi baduzue, musika eskolako telefonora dei dezakezue 943-833727, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.