Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak

Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroak eskaintzen dizkizu, erabat doan, lana bilatzen laguntzeko. Udal Elkartea Lanbideko Orientazio Zerbitzu Kolaboratzailea da.

Ikastaroen helburua da lana bilatzen laguntzea edo, lana dutenei, lanari eusteko gaitasunak hobetzen laguntzea.

Ikastaroak non

Ikastaroak non

Enplegu Zentroan bertan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Izena nola eman:

Ikastaroak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da.

Izena emateko edo informazioa jasotzeko, bide hauek dituzu:

? Etorri guregana: 7:30etik 15:00etara: Zarautzen gaude, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6)

? Deitu telefonoz: 943 890808 (Olaia Sainz edo Vanessa Garcia))

? Bidali mezua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ikastaroak

Lau ikastaro mota eskaintzen ditugu. Hona hemen:

1. Lana bilatzeko teknikak teknologia berriak erabiliz

Helburua: teknologia berriak erabiliz lan bilaketan autonomoa izatea.

Edukiak

? Curriculuma eta aurkezpen gutunak nola egin (ereduak, argibideak,..)

? Posta kontua sortu

? Curriculuma eta aurkezpen gutunak emailez nola bidali

? Interneten nabigatu, lanaren inguruko webguneetan

? Lan eskaintzak interneten nola aurkitu

2. Enplegua 2.0

Helburua: lana bilatu eta lortzeko bide berriak ezagutzea eta erabiltzen ikastea

Edukiak

? Nola erabili web 2.0 tresnak lana bilatu eta lortzeko

? Web 2.0 tresnak

? Nola erabili sare sozialak (Facebook, Twiter, Linkedin?)

? Nola sortu blog bat

3. Lan elkarrizketak

Helburua: lan-elkarrizketak nola egin ikasi eta prestatzea

Edukiak

? Nola jokatu lan elkarrizketa batean (banan-banan nahiz taldean)

? Zer egin/esan eta zer ez egin/esan elkarrizketa batean

? Ohiko galderak eta erantzunak

? Froga psikoteknikoak

? Talde dinamikak

4. Pertsona eta pertsona arteko gaitasun eta trebetasunak

Helburua: lanik gabe egoteak sortzen dituen ezintasun eta egoera pertsonalei aurre egiten ikastea

Edukiak

? Ezagutu zure burua

? Lana errazago lortzeko norberak dituen ezaugarri pertsonalak

? Motibazioa

? Nola jokatu taldean

Ikastaroa egiten dutenei hainbat material eskainiko zaie: ikastaroan erabilitako materiala, interneteko helbideen zerrendak, dokumentu ereduak (CV, aurkezpen gutunak...).

Babesle eta laguntzaileak

Ikastaro horiek Urola Kostako Udal Elkarteak eskaintzen ditu, Lanbideren diru-laguntzari esker. Udal Elkartea Lanbideren Zentro Laguntzailea da.