Gabonetako kultur programazioa

Urtero bezala, Udalak aurtengo Gabonetako kultur programazioa bildu du kartel batean.

Ekintzetako batzuk Udalak antolatutakoak dira eta beste batzuk, berriz, herriko taldeek.

Hau da Gabonetako ekitaldien programa:

ABENDUAK 17, LARUNBATA

ABENDUAK 17, LARUNBATA

10:00 Bigarren eskuko gauzen azoka, ikastola aurrean.

10:30 Jostailu erabilien azoka Herriko Plazan, Herrio taldeak antolatuta. 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.

12:00 Ibai Esoainen ipuin kontaketa plazan, Arkuperen egunaren barruan.

16:00 Lur Usabiagaren ipuin kontaketa interaktiboa plazan, Arkuperen egunaren barruan.

17:00 Txokolatada plazan, Arkuperen egunaren barruan.

17:30 Zanpantzarrak kalez kale, Arkuperen egunaren barruan.

ABENDUAK 21, ASTEAZKENA

17:30 Danbolin musika eskolaren kontzertua elizan: tailerreko ikasleak eta instrumentuko ikasle txikienak.

20:00 Salatxo abesbatzaren eta musika eskolaren Gabonetako kontzertua elizan. Salatxok ondoan izango ditu Danbolineko soka taldea, kantuko ikasleak eta musika mintzairako 2., 3. eta 4. mailetako taldeak.

ABENDUAK 23, OSTIRALA

17:00 - 20:00 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta horiek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikletan ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.

19:00 Erregeen kabalgatarako izen-ematea Ikastolako pergolan. Danborjole eta laguntzaileen zerrenda osatuko da.

22:00 Herribil 7 kiroldegian. Parte-hartzaileak: Errikotxia, Danbolin, Talai Mendi, gaztetxea eta Kukulu batukada taldea. Harribil dantza taldeak antolatuta.

ABENDUAK 24, LARUNBATA

10:45 Haurren kalez kaleko saioa. Ikastolako, eskolako, Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.

11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.

17:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Arkupe, Txurrumuski, Orioko Herri Ikastola eta Zaragueta Eskolak antolatuta.

ABENDUAK 26, ASTELEHENA

16:00 Realeko neskek entrenamendua egingo dute Mendibeltz zelaian. Orioko taldeko jokalariak ere bertan izango dira.

17:00 Rudi txerri azkarra filma Kultur Etxean.

ABENDUAK 27, ASTEARTEA

17:00 Hartz maitagarriak filma Kultur Etxean.

ABENDUAK 28, ASTEAZKENA

17:00 Polleke filma Kultur Etxean.

19:00 Film laburren maratoia Kultur Etxean:

  • Maialen Sarasuaren Hemen nago.
  • Kixi Altunaren Artalde.
  • Moztu produkzioak-en Bizitzako kopa.

ABENDUAK 29, OSTEGUNA

19:00 Motondori buruzko hitzaldia Kultur Etxean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika saileko Leire Oreja biologoak eskainia. Ondoren, Motondoko argazkien erakusketa zabalduko da Kultur Etxean. Herrio taldeak antolatu du erakusketa eta urtarrilaren amaiera arte izango da ikusgai.

ABENDUAK 30, OSTIRALA

10:00-13:00 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta hauek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikletan ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.

17:00 Kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa Ikastolako pergolan, Talai-Mendik antolatuta. Segidan, gaztaina-jana, Ikastolak antolatuta.

17:00 Hiru mosketariak filma Kultur Etxean

22:30 Anje Duhalderen kontzertua Karelan. Sarrera: 5 euro. Sarrerak salgai www.barrabarra.eu helbidean, Lore eta Uranga burdindegietan, Karela kiroldegian eta egunean bertan leihatilan.

ABENDUAK 31, LARUNBATA

12:00 San Silbestre lasterketa, Ikastola aurretik abiatuta. Izen ematea Karela Kiroldegian.

17:00 Maitagarri amandrea filma Kultur Etxean.

URTARRILAK 2, ASTELEHENA

Egun osoz, Gabonetako haur parkea, Karela kiroldegian.

URTARRILAK 3, ASTEARTEA

19:00 80 egunean filma Kultur Etxean.

URTARRILAK 4, ASTEAZKENA

17:00 - 19:00 Haurrentzako mandala tailerra Kultur Etxean, Mandalara taldeak antolatuta.

URTARRILAK 5, OSTEGUNA

10:00-13:00 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta hauek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikletan ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.

11:00 Erregeen karterua. Bizarzuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.

17:00 Erregeen kabalgata, kalez kale, Talai-Mendik antolatuta; bukaera kiroldegian emango zaio.

URTARRILAK 7, LARUNBATA

Goiz eta arratsaldez, paddle txapelketa Muntoko kirolgunean, 16 urtetik gorakoentzat. Izen-ematea: Karelan, abenduaern 4a baino lehen.

22:00 Prest gaude! antzezlana Ikastolako aretoan, Orioko Herri ikastolak antolatuta. Sarrerak salgai, 5 eurotan, kiroldegian eta Lore eta Uranga burdindegietan.

URTARRILAK 8, IGANDEA

Goizez, paddle txapelketaren bukaera Muntoko kirolgunean, 16 urtetik gorakoentzat.

OHARRA

Kultur Etxea eta liburutegia abenduaren 26tik urtarrilaren 5era 9:00etatik 13:00etara irekiko dira eta arratsaldez itxita izango dira.