San Pedro bezperan, zatoz danborradan parte hartzera!

Festak antolatzeko bilerak hasi ditugu eta urteetako ohiturak eta proposamenak tartekatuko ditu egitarauak. Aurten ere izango da Biba eta txalua!

San Pedro bezperarako proposamena egin nahi dizugu. Festak indartsu hasteko txupinazoan danborradan ahalik eta herritar gehien ateratzea nahi dugu. Horretarako zuk ere parte hartzea nahiko genuke. Aurtengo txupinazoko egitarua honako hau dugu:

  • Musika: Orioko ereserkia, balearena eta Pello Joxepe prestatuko ditu Orioko Musika eskolako bandak. Herriko musikari taldeak osatuko du txaranga, propio, danborradan kalez kale ibiltzeko.
  • Salatxo abesbatzak abestuko du eta Harribil dantza taldeak ere.
  • Txupinazoa ostean, Kupela berbena izango da plazan. Eta gauean, Kupela berbena ondoren DJ Bull.

Entsaio egunak! -Ekainak 15ean Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.

  • Ekainak 20an Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.
  • Ekainak 22an Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.
  • Ekainak 27an Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.

Hurbil zaite entsaiotara!!