'Topagune berdea' asteazken arratsaldean bilduko da

Udalak ingurumen gaiak aztertzeko sortutako aholku batzordeak bilera egingo du datorren asteazkenean, maiatzak 23, 19:00etan, kultur etxean.

Normalean, ostegunez egin ohi dira bilera horiek; baina, oraingo honetan, ostegunean kultur etxean Nabarralderen hitzaldi-sortaren azkena izango denez, Topagune Berdea egun bat aurreratu da.

Topagune berdea aldiro-aldiro biltzen da, Udalari aholku emateko ingurumenari dagozkion gaietan.

Batzordea irekia da eta, beraz, ingurumen gaiekin interesa duten elkarte zein norbanako guztiek daukate bertan parte hartzeko aukera.

Asteazkeneko bilera gai monografiko honen inguruan izango da: Orioko mugikortasunaren azterketa: oinezkoak, bizikletak eta motordunak. Hiru taldeetako bakoitzak egindako hausnarketa eta ekarpenak landuko dira. Talde bakoitzak egindakoa aurkeztu du eta denon arteko elkarjartzea egingo da.