XL Bidasoa Itzulia

Maiatzak 11 Orio-Orio

Aurtengo XL Bidasoako Itzuliaren 3. etaparen hasiera eta amaiera Orion izango dira.

Etapa maiatzaren 11n jokatuko da, ostiralarekin, eta horren ondorioz, hainbat errepide trafikoari itxita izango dira. Lasterketa Oriotik abiatuko da eta, 90 km egin ondoren, berriz Oriora itzuliko da.

IRTEERA eta HELMUGA Arrantzale kalean izango dira eta goizeko 08:00etatik lasterketa amaitu arte Oriotik ateratzeko Txanka-Hondartza bidea erabili beharko da.

Irteera 14:30ean emango zaio Arrantzaletik irtengo dira txirrindulariak eta, Abeslari, Herriko Plaza eta Aritzagatik barrena joanda, N-634 errepidera aterako dira.

Helmugara 16:44ak aldera iritsiko dira, Helmuga Arrantzale kalean izango da eta bertara Txanka-Hondartza bidetik eta hondartzako bidetik barrena iritsiko dira txirrindulariak.

Lasterketako ibilgailuek Ikastola ondoko plazan aparkatuko dute eta, hara iristeko, bide hau hartu beharko dute: Baxoalde-Erribera-Balea-Abeslari.

Podiuma Arrantzale 2-4 inguruan jarriko da eta bertan emango dira sariak.

Aparkatzeko mugak Orioko hainbat kaletan aparkatzeko debekua ezarriko da, lasterketa dela eta: horretako

?Arrantzale kalean, egun osoan.

?Abeslari kalean, egun osoan.

?Herriko Plazan, lasterketa irteterakoan.

?Aritzagan, lasterketa irteterakoan.

Normalean kale horietan aparkatzen dutenek Mendibeltz zelaiaren ondoko aparkalekua edo autopista azpiko aparkalekua erabili ahal izango dituzte.

Istripuak aurreikusteko

Istripurik ez gertatzeko, komeni da txakurrak eta bestelako animaliak lotuta edukitzea lasterketa garaian.

Kirol proba ikustera hurbilduko diren guztiei eskatzen diegu zorrotz betetzea antolatzaileek emandako aginduak, dena ondo atera dadin eta arazorik ez izateko.

"Klikatu hemen Bidasoa Itzuliako web gunea:" http://www.vuelta-bidasoa.com