Alde Zaharreko bisita gidatua

Aste Santuatan Orioko Alde Zaharra ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu dira.

Bisita gidatu hauek Orio Bidaiak on-line bidai agentziari esker (wwww.oriobidaiak.com) antolatu dira.

Lehenengoa apirilaren 8an goizeko 11:00etan gazteleraz izango da eta bigarrena apirilaren 9an eguerdiko 12:00etan euskaraz izango da.

Bisitaren abiapuntua herriko plaza izango da eta ondoren San Nikolas eliza eta Alde Zaharra ikusiko dira. Iraupena ordubetekoa izango da.

Bisita doan izango da baina interesa dutenek aurrez turismo bulegoan (943 835565) izena eman beharko dute.

Izena emateko ordutegia:

Asteartea 16:00/19:00

Asteazkenetik ostiralera 09:30/13:00 - 16:00/19:00

Larunbata 09:30/14:00 - 16:00/19:00

Igandea 10:00/14:00