XV. musika astea

Danbolin Musika Eskolako ikasleek hainbat kontzertu emango dituzte.

Datorren astean, XV. Musika Astea izango da. Bertan, Danbolin Musika Eskolako ikasleek ondorengo kontzertuak emango dituzte Orioko Kultur Etxean:

MARTXOAK 27, ASTEARTEA

  • 17:30ean, instrumentuko ikasleak.
  • 19:00etan, instrumentuko ikasleak.

MARTXOAK 28, ASTEAZKENA

  • 17:30ean, tailerreko ikasleak.
  • 18:30ean, instrumentuko ikasleak.

MARTXOAK 30, OSTIRALA

  • 17:30ean, instrumentuko ikasleak.
  • 19:00etan, Musika Astearen amaiera kontzertua.

APIRILAK 26, OSTEGUNA

  • 18:00etan, kontzertu pedagogikoa "Alos Quartet" taldea (kontzertu hau martxoaren 29an egitekoa zen; baina, greba dela-eta, atzeratu egin da).