Urola Kostako Udal Elkartearen diru-laguntza deialdia: haurren udako egonaldiak

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntzak ematea onartu du gerra edo larrialdi egoeran dauden herrialdeetako haurrak udan egonaldia egiteko ekartzen dituzten Udal Elkarteko udalerrietako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) irabazi asmorik gabeko elkarteentzat eta, egoitza Udal Elkartean ez izan arren, haurrak Urola Kostako eskualdera ekartzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat.

Diru-laguntza deialdi horrekin Udal Elkarteak egoera horietan dauden herrialdeetako haurrak udan gure eskualdera ekartzea sustatu nahi du. Egonaldi horiek bi helburu nagusi izaten dituzte:

? alde batetik, herrialde horien egoera latza ezagutaraztea eta gure gizarte sentsibilizatzea

? beste alde batetik, gurera etortzen diren haurren osasun egoera zaindu eta onera egitea

Diru-laguntza deialdi horretarako 23.015,75 euro ditu Udal Elkarteak. Dena dela, agintaldi honetan Mendebaldeko Saharako haurren aldeko ekimenek lehentasuna izango dute eta haur horien egonaldietarako 15.190,40 euro erabiliko dira, eta beste herrialdeetako haurren egonaldietarako beste 7.825,36 euro.

Diru-laguntzaren deialdia eta oinarriak martxoaren 13an onartu zituen Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira (apirilaren 18an). Egitasmoak aurkezteko epea 30 egunekoa da, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta, beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 18a da.

Diru-laguntza eskaera egiteko hainbat agiri aurkeztu behar dira: elkarteari buruzko agiriak, egitasmoa, aurrekontua...

Argibideak edo oinarriak eskura daude Urola Kostako Udal Elkartearen web orrian:

Urola Kostako Udal Elkartearen webgunea

Bestela, Udal Elkartera ere jo liteke:

Urola Kostako Udal Elkartea

Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Tel. 943 89 08 08

E-maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Aurreko urteetako datuak

Haurren egonaldiak ekainean hasi eta irailean amaitzen dira eta bi hilabete ingurukoak izan ohi dira.

2006an 43 haur etorri ziren gure eskualdera (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), 2007an beste 43, 2008an 41, 2009an 34, 2010ean 24 eta 2011n 33. Guztira, 2006tik 2011ra, 218 haurrek egin dute egonaldia gure eskualdean. Honako herrialdeetatik etortzen dira:

? Mendebaldeko Saharatik, Tinduffeko kanpamenduetatik

? Chernobil inguruko herrietatik: Ukraniako herrietatik (Irpen, Ivankiv...), 3. graduko erradiazioko eremuetatik

? Errusiako umezurztegietatik

Urte horietan 5 elkartek eskuratu dituzte diru-laguntzak.

Urola Kostako Udal Elkarteak elkarte horien lana eskertu eta goraipatu nahi du, izan ere, borondatezko lana egiten dute. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie haurrak etxean hartzen dituzten familiei, erakusten duten elkartasun eta egiten duten ahaleginarengatik.

Deia eskualdeko familiei

Bide beretik, Udal Elkarteak eskualdeko familiei dei egiten die adibide horri jarraitu eta esperientzia horretan parte har dezaten.

Interesa izanez gero, hona hemen haurrak eskualdera ekartzen dituzten elkarteen izenak eta telefono zenbakiak:

SAHARAUTZ TALDEA, MENDEBALDEKO SAHARAREKIKO ELKARTASUN TALDEA

Tel. 686569033

Maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

CHERNOBILEN LAGUNAK

Tel. 690057672

Maila Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

BIKARTE ONGINTZA ELKARTEA

Tel. 660792595

Maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Web orria: www.bikarte.org

ASOCIACI