'Topagune berdea' ostegun arratsaldean bilduko da

Udalak ingurumen gaiak aztertzeko sortutako aholku batzordeak bilera egingo du hurrengo ostegunean, martxoak 15, 19:00etan, kultur etxean.

Topagune berdea aldiro-aldiro biltzen da, Udalari aholku emateko ingurumenari dagozkion gaietan.

Batzordea irekia da eta, beraz, ingurumen gaiekin interesa duten elkarte zein norbanako guztiek daukate bertan parte hartzeko aukera