Martxoaren 8a dela-eta, bideo emanaldia eta afari-pasa izango dira kultur etxean

EMAKUMEAREN EGUNA dela-eta, ostegun honetan, martxoak 8, zine-foruna antolatu du Orioko Udalak, Xaltxerak elkartearen laguntzarekin.

Martxoaren 8an iluntzeko 20:00etan Orioko kultur etxean pelikula emanaldi bat izango da. Filmarekin batera afari-pasa egiteko mokadu bat eramango dute Xaltxerak taldekoek, jendeak etxera afaltzera joateko presa gehiegirik izan ez dezan eta lasai eztabaidatzeko aukera egon dadin.

Behin pelikula ikusi ostean, haren gaineko eztabaida egingo da. Alde batetik, filmaren inguruko iritzia eta bizipenak konpartitu eta, horrez gain, gaiari lotutako hausnarketak sustatzeko. Modu parte-hartzailean denen iritzia kontutan hartuz, berdintasun gaietan sakontzea da asmoa, pelikulan ikusi den hori norberaren inguruarekin konparazioa eginez eta egunerokotasunera trasladatuz.

Lagun artean gustura hitz egiten egotea da antolatzaileek lortu nahi dutena.

Emakume zein gizonezko, gonbidatuta daude oriotar guztiak bertara.

Antonia's Line

Zine-forumerako aukeratutako pelikula 1995.urtean idatzi eta zuzendu zuen Marleen Gorrisek. ?Maitagarrien ipuin feminista? bat bezala definitu zuen zuzendariak. Antoniaren istorioa kontatzen du. Bere jaioterrira itzuli eta bertan oso estua izango den komunitate matriarkal bat eraikitzen duen emakume baten istorioa.

Gai asko barnebiltzen dituen pelikula da: heriotza, sexualitatea, intimitatea, lesbianismoa, laguntasuna eta maitasuna.

Familietako leinuak gizonen historien bidez kontatu izan dira beti, zergatik? Beti hitz egiten da seme batez, semeaz. Eta non geratzen da emakumeen papera? Antonia`s line pelikulan emakumeengandik eta emakumeaz hitz egiten du Marleen Gorrisek.