Udaltzaingoaren oharra

"Arraun eguna" Oriako 18. traineru jaitsiera

Larunbatean, otsailak 25a, Arraun Eguna festa izango da Orioko kale eta tabernetan, Orio Arraunketa Elkarteak eta Udalak antolatuta. Horretarako, Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, otsailaren 25eko 08:00etatik otsailaren 26ko 10:00ak arte.

Hori horrela izanda, trafiko aldaketak hauek egingo dira:

? Herriko Plaza oinezkoentzat izango da eta trafikoa Kaia kaletik desbideratuko da.

? Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.

? Ibilgailuak Kaitik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.

? Herritik ateratzeko, NAHITAEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

? Kontuan izanik herriko aparkalekuak beteta izango ditugula, Ubegun poligonoko eta Hondartzako aparkalekuak erabiltzea gomendatzen du udaltzaingoak.

Herritarrei eskatzen diegu kolaboratzea eta arau hauek betetzea.

Eskerrik asko aldez aurretik.