Bi talde izango dira aurten euskaltegian

Aurtengo matrikulazio-kanpaina eta gero, bi talde sortu dira euskaltegian: bat Euskalduntze 0 mailakoa, euskaraz ikasten hasi nahi dutenentzat; eta bestea Alfa-EGA mailakoa, alfabetatu eta EGA titulua ateratzeko asmoa dutenentzat.

Bi taldeak txikiak dira, 7 lagunekoak eta, hortaz, norbaitek izena emateko asmoa izanez gero, oraindik badago tokia. Horretarako, klaseetara azaldu besterik ez dago, eta irakaslearekin hitz egin. Udaleko Euskara Zerbitzuan ere eman daiteke izena.

Klaseak Urola Kostako AEK-k ematen ditu.

Euskalduntze 0 maila

Tokia: Ikastola

Egunak: Astelehenetik ostegunera, astean lau egun.

Ordua: 19:00 - 21:00

Irakaslea: Aitor Urbieta

Alfabetatze-EGA maila

Tokia: Ikastola

Egunak: Astelehena, asteazkena eta osteguna, astean hiru egun.

Ordua: 19:00 - 21:00

Irakaslea: Amaia Zaldua