Salgai daude dagoeneko inauterietako herri-bazkarirako txartelak

Programa

Honako hau izango da inauteri-festaren programa:

12:00 Musika-eskolako trikitilariak kalez kale.

14:00 Herri-bazkaria pilotalekuan. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean.

  • Helduen menua: Entsalada, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, txerri-saiheskia, Ezeiza pastel-surtidoa, edaria eta kafea    18€
  • Umeen menua: kroketak, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, izozkia eta edariak   12€

17:00 Inauteriko kalejira Burrunba elektrotxarangarekin Bikamiotatik aterata (euria eginez gero, festa Herriko Plazan egingo da, kalejirarik gabe)

19:30 DJa Herriko Plazan