Dantza emanaldia eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek

Lehenengoan, Elena Errasti eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Antton bat eta Antton bi, Euskaraz gazte eta Tarrabillon.

Bigarren saioan, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren, 7 urtetik 15 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute eta dantza hauek egingo dituzte: Agurra, Bolant dantza, Ezpata dantza, Zinta dantza, Zuberoako makil dantza, Lasai Lasai, Txantxo dantza, Arin Arina neska zaharrak eta Mundu berri baten mapa.