Eskualdeko mintzalagunek bisita gidatua egingo dute Orion larunbatean

Mintzalagun programan parte hartzen dutenek urtero egiten dituzte hainbat jarduera elkarrekin eta aurten Orion egitea erabaki dute ikasturteko azken eskurtsioa. Parte hartu nahi dutenek telefono honetara deitu behar dute, izena emateko: 625 485 215

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek antolatzen dute Mintzalagun programa, AEKren laguntzarekin.

Begi Bistan zerbitzu-enpresak prestatzen ditu bisita gidatuak taldeentzat, aldez aurretik eskatuta (657 794 677 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)