elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

Bide-heziketa ikastaroa jasotzen ari dira bi eskoletako haurrak

Udalak haurrentzako bide-heziketa ikastaroei heldu die berriro, pandemiagatik etena egin eta gero. Maiatzaren 2tik 31ra egingo dituzte aurtengo saioak, eta Aloña Zubeldia udaltzainak gidatuko ditu.

Aingiraren misterioei buruzko hitzaldia emango du Estibaliz Diaz ikertzaileak datorren asteazkenean

Datorren asteazkenean, maiatzak 11, Orioko itsas ondareari buruzko laugarren hitzaldia antolatu du Udalak. Arraunetxen izango da, 19:00etan hasita, eta Estibaliz Diaz Biologian doktore eta ikertzaileak gidatuko du saioa.

Igandean egingo da aurtengo artisau-azoka

Maiatzaren 8an, igandearekin, egingo da aurten artisau-azoka. Goizez izango da zabalik, 10:00etatik 14:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira. Aurtengoa azokaren 27. edizioa izango da, aurreko bi urteetako etenaldiaren ondoren.

Aparkatzeko Udal Txartela eskatzeko epea datorren astean zabalduko da ibilgailua Orion erroldatuta ez daukaten herritarrentzat

2022ko ekainaren 1ean jarriko da indarrean TAO sistema berria, eta Aparkatzeko Udal Txartela eskatzeko epea datorren astelehenean zabalduko du Udalak ibilgailua Orion erroldatuta ez daukaten herritarrentzat. Eskaerak egiteko leihatila zabalduko du udaletxeko sarreran, beheko solairuan.

«Ontzigintza Orion. XVI. mendetik XX. mendera» hitzaldiaren bideoa ikusgai dago

Apirilaren 27an, asteazkenarekin, egin zuten Errioa, gure nortasuna hitzaldi-sortaren hirugarren saioa Arraunetxen. Lourdes Odriozola Historian doktoreak eta Jesus Mari Perona gaian aditua den oriotarrak gidatu zuten aurkezpena, eta ontzigintzak herrian izandako paper garrantzitsua landu zuten bertan.

Maiatzaren 7an ekitaldi ugari izango dira herrian

Larunbat honetan, maiatzak 7, ekitaldi ugari hartuko ditu Oriok eta, ondorioz, jende asko elkartuko da, bereziki plaza inguruan.

Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa, maiatzaren 9an

Maiatzeko kultur programaren barruan, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du hilaren 9an, astelehenarekin. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean hasita.

Balearen Egunerako ginkana jarri du martxan Arkupek

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Balearen Eguneko ginkana jarri du martxan gaur, maiatzak 2. Herriko dendetan eta tabernetan kontsumitzen duten herritarrak sarituko ditu ekimenak, eta aurten, aurrenekoz, zigilu guztiak lortzen dituztenek Balearen Eguneko zapia jasoko dute zuzenean.

Balearen Eguneko programazioa aurkeztu du Orioko Udalak

Anuska Esnal Orioko alkateak, Xabi Ibarguren kultur zinegotziak eta Iker Apaolaza kultur teknikariak gaur, maiatzak 2, aurkeztu dute maiatzaren 14ko Balearen Eguneko programazioa. Herriko eragileekin elkarlanean prestatutako jarduera-sortak dozenatik gora ekitaldi bildu ditu, pandemiaren eraginez urtebete atzeratu behar izan den jaiak sortzen duen zirrararen eta giroaren erakusle.

Txanka bideko autopista azpiko pasabidea konpontzen hasi dira, oinezkoentzat

Txanka bidean, hotela baino pixka bat gorago dagoen autopistapeko pasaera, sarri erabiltzen dute mendira joaten diren herritarrek eta, gainera, Donejakue bidea ere hortik pasatzen da. Oinezkoentzat arriskutsua zen eta Udalak eskaera egin zion Aldundiari, bidea egokitzeko.

‘Azken Balea’ antzezlana maiatzaren 12an izango da kultur etxean

Tomaxen Abenturak clown-konpainiak Azken Balea antzezlana aurkeztuko du Balearen Eguneko programazioaren barruan. Familiei zuzendutako antzezlana da. Emanaldia hilaren 12an, ostegunarekin, egingo dute kultur etxean, eta sarrerak 2 euroan erosi daitezke online, eta kultur etxean astelehenetik aurrera.

Badator DanbolinFest jaialdia!

Danbolin Musika Eskolak urtero antolatzen duen DanbolinFest jaialdia maiatzaren 7an egingo da aurten, larunbatarekin. Dantzarien kalejirarekin hasita, eskolako ikasleek instrumentu-emanaldiak eskainiko dituzte Herriko Plazan arratsaldean eta, jarraian, txokolate-jana eta karaokea egingo dituzte.