Aparkaldi mugatuko eremutik autoak kentzea eskatzen die Udalak herritarrei

Herriko eremu batzuetan —batez ere, denda txikien ingurutan— mugatuta dago aparkatzeko denbora, autoz datozen herritarrek aukera izan dezaten aparkatu eta beren erosketak egiteko.

Aparkatzeko denbora kontrolatzen ibiltzen diren udaltzainak beste zeregin batzuetan ari dira orain, nahitaezko konfinamenduak sortu duen egoera kudeatzen, eta, kontrol-falta hori aprobetxatuta, herritar batzuek aparkatzeko eremu mugatuetan uzten dute autoa eguna joan eta eguna etorri.

Udalak gogorarazten die herritarrei traste zaharrak biltzeko zerbitzua etenda dagoela

Herritar gehienak zuzen eta zintzo ari dira betetzen konfinamendu-garai honetan administrazioak ezarritako arauak, baina, tarteka, badira salbuespenak (ikusi argazkia).

Orioko EH Bilduk, EAJk eta Orain taldeak BALKOITIK LEIHOETARA ekitaldi bateratua deitu dute, Aberri Eguna dela eta

Orioko EH Bilduk, EAJk eta Orain taldeak ekitaldia deitu dute batera, igandeko Aberri Eguna dela eta, BALKOITIK LEIHOETARA izenpean.

Hau da deialdia egiteko adostu duten testua:

Alarma-egoeran zabalik dauden establezimenduen zerrenda osatu dute Udalak eta Arkupek

Udalak eta Arkupe mekatari eta ostalarien elkarteak zerrenda bat osatu dute, herrian alarma-egoera honetan irekita dauden establezimenduen berri ematen duena.

Zerrendaren helburua da herritarrek jakitea nora jo dezaketen beren oinarrizko erosketak egiteko eta baimenduta dauden zerbitzuak eskatzeko: irekita dauden establezimenduak zein diren, telefonoak, ordutegia…

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren oharra, medikazioaren banaketari buruz

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bat argitaratu du, sektoreko gainontzeko eragileekin batera, medikazioaren banaketari buruz hartu dituen neurriak azaltzeko.

Neurri horiek bi helburu nagusi dituzte: batetik, bermatzea jendeak eskura izango dituela behar dituen botikak, farmazietara ahalik eta gutxien joanda; eta, bestetik, jende-pilaketa saihestea farmazietan eta osasun-zentroetan, gure osasun-profesionalak babesteko.

Udal Elkarteak adierazi du «erantzukizunez jokatzeko garaia» dela hondakinen bilketari dagokionez

Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak oharra argitaratu berri du, koronabirusak sortutako krisi-egoerari aurre egiteko orain arte hartutako neurriak gogoraratuz eta, horrekin batera, hainbat jarraibide emanez. Guztion osasuna babesteko, herritarrei «erantzukizunez jokatzeko garaia» dela ohartarazi die eta hondakinak sailkatzerakoan hartu beharreko neurrien berri eman du.

Galdeketa: Nola ari dira bizitzen itxialdia Gipuzkoako haurrak eta nerabeak?

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako Haur eta gazteen Sustapen Zerbitzuek osatzen duten Gaztematika sareak galdeketa bat jarri du on-line, gure lurraldeko haur eta gazteen  iritzia jasotzeko. Galdeketaren bidez jakin nahi dute zein sentimendu eta emozio dituzten bizi dugun testuinguru berri honetan, eta zein diren beren premiak.

Galdeketa laburra da, di-da batean erantzuteko modukoa eta, jakina, guztiz anonimoa.

Orioko Udalaren oharra herriko obren egoerari buruz

Funtsezkoak ez diren jarduerak gelditzeko Espainiako Gobernuak martxoaren 30ean argitaratu duen dekretua dela-eta, Udalak informazioa eman nahi die herritarrei herriko obren egoerari buruz.

Udalak obra hauek ditu eskuartean momentu honetan:

Aita Lertxundi kaleko autobus-geralekua bere betiko tokian dago berriro

Aita Lertxundi kaleko obrak dezente aurreratu dira azken asteetan eta, horren ondorioz, Donostia aldetik datorren autobusa betiko geltokian geratzen da joan den ostiralaz geroztik (ikusi argazkia). Markesina ez dago oraindik jarrita; obrak berriro hasten direnean jarriko dute.

Kiroldegia itxita dagoen bitartean herritarrek ez dute kuotarik ordainduko apiriletik aurrera

Udalak eta BPXport enpresak adostu dute herritarrek ez dutela kiroldegiko kuota ordaindu beharrik izango apiriletik aurrera, instalazioak itxita dauden bitartean.

Errenta-aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute UEMAk eta Orioko Udalak

Urtero bezala, Orioko Udalak eta UEMAk kanpaina egingo dute elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko.

Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu dira alarma-egoeraren eta osasun-larrialdiaren ondorioz; baina, hala ere, errenta-aitorpena euskaraz egiteko kanpainarekin aurrera egingo dute UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian.

Udala desinfekzio-lanak egiten ari da kalean, koronabirusari aurre egiteko

Koronabirusaren kontrako borrokan oso garrantzizkoa da garbiketa eta desinfekzioa areagotzea eta horretan ari da Udala joan den astelehenetik. FCCko langileek egiten dituzte garbiketa- eta desinfekzio-lanak, Udalarekin adostutako irizpideen arabera.

Hauek dira hartu dituen neurriak:

  • Garbiketarako brigadak egunero-egunero desinfektatzen ditu herriko pasabideak, tunelak, portxeak, barandak, eserlekuak, paperontziak… Horretarako, produktu desinfektatzaileak eta ihinztagailuak (roziadoreak) erabiltzen ditu.
  • Bestalde, herriko kaleak ere desinfektatzailea erabiliz garbitzen dituzte bi egunetik behin. Goizean goiz hasten da lanean zisterna-kamioia, 06:30ean, eta herri osoa pasatzen du, alde zaharreko kaleak barne. Euria egiten duen egunetan ez dute kamioirik pasatzen, premiarik ez dagoelako.