elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian arduraz jokatzeko deia egin die Udalak herritarrei

Orioko Udalak dei egin die herritarrei erantzukizunez joka dezaten Kontxako estropaden bigarren igandean. Udalak azpimarratu nahi du Covid 19-aren aurkako protokoloan ezarritako segurtasun-arauak bete behar direla une oro.

Inkesta bat betetzea eskatzen die Udalak herritarrei, aurten egin nahi duen berdintasun-planerako datuak biltzeko

Orioko Udalak emakume eta gizonen arteko berdintasun-plana idatzi nahi du aurten, Kalaka aholkularitza-enpresaren laguntzarekin.

Aurrena, herritarren bizipenak eta iritziak bilduko ditu Udalak, inkesta eta lansaio irekien bitartez, eta bildutako datuekin egoeraren diagnostikoa egingo du.

Udalak, beraz, ondoko inkesta anonimo hau betetzea eskatzen die gaiarekin interesa duten herritarrei:

https://labur.eus/Orio2021

Astelehen, astearte eta asteazken arratsaldean aldaketak izango dira Eusko Gudari kaleko zirkulazioan

Irailaren 6, 7 eta 8an Ur Kontsortzioak zenbait lan egingo ditu Eusko Gudari kalean eta, horren ondorioz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan arratsaldez:

  • Astelehenean, 16:30etik 19:00etara.
  • Asteartean, 17:00etatik 20:00etara.
  • Asteazkenean, 17:30etik 21:00etara.

Denbora-tarte horietan ezinezkoa izango da Eusko Gudari kalean ibilgailuz zirkulatzea eta trafikoa desbideratu egingo da.

Barkatu eragozpenak.

Orioko euskaltegian izena emateko epea zabalik dago irailaren 24a arte

Urtero 60tik gora lagun aritzen dira euskara ikasten Orioko AEK euskaltegian (argazkian, iazko A1 taldekoak), eta dagoeneko zabalik dago aurtengo ikasturtean izena emateko epea. Izena emateko azken eguna irailaren 24a izango da.

Hiru bide daude euskaltegian izena emateko:

  • Euskaltegira bertara jotzea, Bikamiotako errotondaren ondoan (KTA eraikina).
    • Astelehen eta asteazkenetan, 17:00-20:00.
    • Astearte eta ostegunetan, 8:30-13:30.
  • Posta elektronikoz, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita.
  • Telefonoz deituta, 670 420 025 zenbakira (Amaia Olazabal).

Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago irailaren 7ra arte

2021-22 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalik da dagoeneko eta irailaren 7an itxiko da, asteartearekin.

Musika Eskolaren ikasturtea irailaren 9an hasiko da, ostegunarekin, eta ikasketa hauek egin daitezke:

Asteazken goizean aldaketak izango dira Eusko Gudari kaleko zirkulazioan

Irailaren 1ean, asteazkenarekin, Ur Kontsortzioak zenbait lan egingo ditu Eusko Gudari kalean, kultur etxearen parean, eta, horren ondorioz, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan goizeko partean. 08:00etatik 12:00etara iraungo dute lanek, gutxi gorabehera, eta denbora-tarte horretan Erribera kalera desbideratuko dira Eusko Gudari kaleko ibilgailuak. Ibilgailuek, gero, Ixarra kaletik barrena bueltatuko dira Eusko Gudari kalera.

Hainbat herritarri dei faltsuak egin dizkiete Udalaren izenean

Udalaren izenean hainbat etxetara deika aritu dira egunotan, gizarte-zerbitzuetako langileak direla esanez, atea zabaltzeko eskatzeko. Udalak herritarrei jakinarazten die horiek ez direla Udaleko langileak, eta beraz, horrelako kasuren bat gertatuz gero atea ez zabaltzeko eta Udaltzaingoari parte emateko.

 

Herri baratzeen behin betiko zerrenda argitaratu du Udalak

Udalak argitaratutako behin betiko zerrenda lotura honetan kontsulta daiteke. Honekin, 44 lur sailen adjudikazio prozesua itxi da. Txabolako giltzak hurrengo astetik aurrera banatuko zaizkie erabiltzaileei. Jakinaraziko zaie non banatuko diren giltza horiek.

Txu-txu trenak ez du zerbitzurik emango igandean, matxura batengatik

Larunbat arratsaldean matxura txiki bat izan du txu-txu trenak, eta ondorioz, ez du zerbitzurik emango igandean. Udala zerbitzua berrezartzeko ahaleginetan dago, eta espero da egunotan berriz trena martxan egotea.

Ureztagailuak, erratzak eta palak eskura jarri ditu Udalak hilerriko erabiltzaileentzat

Hilobiak garbitzeko eta loreak ureztatzeko Udalak jarritako materiala erabili dezakete herritarrek hemendik aurrera. Alde Zaharreko sarreran, iturriaren ondoan, jarri dira ureztagailuak, erratzak eta palak.

Herri baratzeen onuradunen behin-behineko zerrenda argitaratu da

Adjudikatu dira herri baratzeen 44 partzelak, behin-behinean. Uztailaren 26an egin zen zozketa publikoa, eta eskatzaileen artean banatu ziren lursailak. Orain behin-behineko zerrenda argitaratu da Orioko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean. Lotura honetan dago zerrenda.

Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntzak emango ditu ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoetarako

2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean egindako jarduerak lagunduko dira diruz. Guztira, 905.000 euro emango ditu dirulaguntzatan.

Lau dirulaguntza-lerro

Deialdiaren barruan lau dirulaguntza-lerro daude: