San Pedro jaietako proposamenak bidaltzeko deia egin du Kultura Sailak

Orioko Udaleko Kultura Sailak, aurtengo San Pedro jaietako festa-batzordea antolatzen hasi aurretik, herritarrei, herriko elkarteei eta eragileei beren proposamenak aurrez bidaltzeko deialdia egiten die.

Proposamen denak, mesedez, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera igortzea eskatzen du Udalak.

Festa-batzordearen lehenengo bilera martxoaren 10ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean

 

 

Martxoaren 8a dela eta, balkoian jartzeko banderolak eskuratu daitezke Ahalduntze Eskolan

Martxoaren 8a hurreratzen ari dela eta, Udalak 150 banderola erosi ditu, 'Gu ere martxoak 8' leloarekin, herritarren artean banatzeko.

Eskualdeko udalek eta ikastetxeek osatzen duten Hezkidetza Foroaren proposamenez banatuko dira banderolak, aurten lehenbiziko aldiz, eta Ahalduntze Eskolaren  laguntza izango du Udalak banaketa egiteko.

Udal-garajeak erosteko edo errentan hartzeko aukera dute herritarrek futbol-zelaiaren azpian

Udalak hainbat garaje ditu Mendibeltz futbol- eta softbol-zelaiaren azpian, eta herritarrei gogorarazi nahi die aukera daukatela garaje horiek erosteko, edo errentan hartzeko.

Udalak Mendibeltz futbol- eta softbol-zelaiaren azpian dauzkan garajeak bi eratara eskura daitezke: salmentan eta errentan.

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, otsailak 27

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko urtarrilaren 29ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Otsailaren 17ko 64/2020 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak 2/20 zenbakidun kreditu-aldaketa onartzen du, kreditua txertatzeko modalitatean.

Martxoko eta apirileko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du martxoko eta apirileko kultur jardueren programazioa. Ekitaldi hauek osatzen dute programa:

Larunbateko festak eragina izango du ibilgailuen zirkulazioan

Inauteriko eta Arraun Eguneko ospakizunak direla eta, aldaketa batzuk izango dira larunbatean ibilgailuen zirkulazioan:

  • 11:30etik aurrera, herritik irteteko, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da, ohiko bidea itxi egingo da eta. Bidea itxita izango da igande goizeko 07:30ak arte.
  • Herrira sartzeko, ez da aldaketarik izango eta, beraz, ohiko bidetik sartu ahal izango dira ibilgailuak.
  • 12:30etik 18:00etara, gutxi gorabehera, ezin izango da Ibai Ondora ibilgailuz sartu eta, beraz, bertakoek Diketik barrena ibili beharko dute.
  • Bai goizean eta bai arratsaldean Inauteriko desfileak izango dira eta, beraz, zenbait momentutan, etenak eta aldaketak izango dira zirkulazioan. Udaltzainak ibiliko dira trafikoa erregulatzen, desfileek ahalik eta eragozpen txikiena sortzeko.

Ostiralean ere, desfileak

Ostiral goizean ikastetxeetako haurren Inauteriko desfileak izango dira herrian barrena eta, beraz, ibilgailuen zirkulazioa oztopatuko dute zenbait momentutan.

Pazientziarekin hartu.

Dagoeneko irekita dago epea, eskola-umeen aurtengo literatur lehiaketan lanak aurkezteko

Aurtengoa lehiaketaren 33. edizioa izango da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 27an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

LH 3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.

Lehiaketaren oinarriak hauek dira:

Itxaspeko bidea itxita izango da datorren astelehenetik aurrera

Datozen asteetan obrak egin behar dira Itxaspeko bidean, ezpondak egonkortu eta segurtasuna bermatzeko. Hori dela eta, bidea itxita egongo da autoentzat eta oinezkoentzat otsailaren 24tik aurrera.

Itxaspeko goiko bidean egingo dira lanak, asfaltozkoan: bidearen segurtasuna bermatzeko, mikropiloteak ezarriko dira lau tokitan. Bidea oso estua denez, ezinezkoa da txandakako pasaerarik edo bestelako alternatibarik planteatzea eta derrigorrezkoa da ixtea zirkulaziorako.

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa martxoaren 10ean egingo da

Apirilaren 5ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa martxoaren 10ean egingo da, asteartearekin, goizeko 09:30ean, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.

Andoaingo piano-jaialdian emaitza bikaina lortu zuten Orioko ikasleek

Otsailaren 7tik 9ra egin zen Andoaingo 15. Piano Jaialdia, eta Danbolin Musika Eskolako 16 ikaslek parte hartu zuten bertan.

Otsailaren 7an, ostiralarekin, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera jo zuen Ane Blázquez oriotarrak, jaialdiaren inaugurazio-kontzertuan.

Otsailaren 8 eta 9an, berriz, ikasle oriotar hauek jo zuten eta emaitza bikaina lortu zuten:

Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko

2020ko apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta, jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak (bai Orion bizi direnena eta bai atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenena).

Otsailaren 24a arte

Hautesle-zerrenda jendaurrean izango da udal-bulegoetan otsailaren 17tik 24ra bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Kultura- eta kirol-jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Udalak zabaldu du epea, herriko kultur elkarteek eta kirol elkarteek urteko dirulaguntzak eskatzeko. Kultura eta gazteria alorreko eskariak martxoaren 11rako aurkeztu behar dira eta kirolekoak, berriz, martxoaren 20rako.

Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira.