Astelehenean irekiko da Musika Eskolan izena emateko epea

Ekainaren 24an irekiko da epea Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko, 2019-20 ikasturterako.

Ikasturtea irailean hasiko da eta honako ikasketak egin litezke:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

  • Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

Bisiguaren Festarako txartelak uztailaren 1ean jarriko dira salgai oriotarrentzat

Bisiguaren Festaren 12. edizioa egingo da aurten, uztailaren 12, 13 eta 14an. Aurreko urteetan ez bezala, aurten hiru eguneko festa izango da: ostirala, larunbata eta igandea. Osteguneko afaria, beraz, ez da egingo aurten.

Ohitura den bezala, Herriko Plazan egingo dira festaren oinarri diren lau otorduak.

Bizikleta-toki berriak jarri ditu Udalak hondartzako pasealekuan

Bizikletak lotzeko toki berriak Udal Elkarteko soldadura-eskolako ikasleek egin dituzte Zumaiako soldadura-tailerrean, Orioko Udalak materiala erosita.

Materialaren kostua 2400 eurokoa izan da eta, beraz, hori da bizikleta-toki berriak jartzeak eragin duen gastua, instalazioaz Udal Brigada arduratu da-eta.

Egun hauetan ibili dira brigadako langileak bizikleta-tokiak jartzen eta, argazkian ikusi daitekeen bezala, dagoeneko bukatu dute lana.

Web-posizionamendua hobetu eta Google Analytics erabiltzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartearen "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren baitan, prestakuntza eskainiko zaie ekintzaile eta enpresari txikiei: webguneen posizionamendua hobetu eta Google Analitycs erreminta erabiltzeko ikastaroa.

Eguna eta ordua

Saio bakarreko ikastaroa izango da, 4 ordukoa, eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian emango da ekainaren 19an, asteazkenarekin, 09:30etik 13:30era.

Datuen babeserako araudira egokitzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 EB, 2018ko maiatzaren 25etik aurrera ezarri beharrekoa), eta, ondoren, 2018ko abenduaren 5ean Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako Lege Organikoa argitaratu zirenetik, enpresa guztiek dute araudi berrira egokitzeko betebeharra.

Hori dela-eta, Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro bat antolatu du, eskualdeko enpresak lege berri horietara egokitzeko laguntza emateko.

Enpresen betebeharra

Datuak babesteko erregelamendu orokorraren arabera, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek ezinbestekoa dute, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazioa bermatzeko, araudi berriak eskatzen dituen printzipioak, neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurriak ezartzea.

Larunbat goizean egingo da Orioko udalbatzarra eratzeko bilkura

Udal-hauteskundeak eta gero, larunbat honetan, ekainak 15, egingo da udalbatzar berria eratzeko eta alkatea aukeratzeko bilkura.

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, 09:00etan eta honako hau da gai-zerrenda:

1.- Adin-mahaia eratzea.

2.- Udalbatzarra eratzea.

3.- Alkatea aukeratzea.

Kulturak eta sormenak eskualdean daukan eragin sozioekonomikoa neurtu nahi du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017an hasi zen eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien (aurrerantzean KSI) sektorea suspertzeko lanean. Geroztik, hainbat jarduera abiatu ditu, sektorearen ikusgaitasuna areagotzeko eta sektorea saretu eta profesionalizatzeko asmoz.

Eragin sozioekonomikoa aztertu

Hiru urteko lanketaren ondoren, Udal Elkarteak neurtu egin nahi du KSI sektoreak eskualdean duen eragin sozioekonomikoa: zein neurritan laguntzen duen ekonomiaren sustapenean, zein eragin duen gizarte-kohesioan…

Irekita dago epea San Pedro eguneko Trikitilari Txapelketarako izena emateko

Dagoeneko irekita dago epea San Pedro eguneko Trikitilari Txapelketan izena emateko. Aurtengoa txapelketaren 10. edizioa da.

Txapelketa ekainaren 29an izango da Herriko Plazan, 12:30ean hasita eta bertan parte hartzeko aukera dute 22 urtetik beherako trikitilari gazte guztiek.

Txapelketaren finalean 6 bikotek parte hartuko dute (gehienez, 8 bikote izango dira). 8 bikote baino gehiago baldin badaude izena emanda, kanporaketa egingo da aldez aurretik. Kanporaketan fandango bat jo beharko da, eta fandango hori finalean ezin izango da errepikatu.

Aldaketak izango dira hondakinak biltzeko zerbitzuan, Zarauzko triatloia dela-eta

Aldaketak merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin bilketari eragingo dio.

Zarauzko triatloia dela eta, datorren larunbatean, ekainak 8, Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, ordutegi honetan: 12:30etik aurrera.

Barkatu eragozpenak.

Ekainaren 14an izango da 'Ostiral Teknologikoak' ekimenaren barruko azken saioa

Martxoan hasi zen Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK ekimena. Azken saioa ekainaren 14an izango da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Saioa doanekoa da eta, parte hartzeko, ez da teknologia-ezagutza berezirik behar.

Egitasmoaren helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek (10 langile baino gutxiagokoak; 25 langile baino gutxiagokoak industria arloko enpresen kasuan) teknologia berriak beren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Zarauzko triatloiak aldaketak eragingo ditu Orioko zirkulazioan datorren larunbat arratsaldean

Datorren larunbatean, ekainak 8, izango da Zarauzko triatloia eta horrek aldaketa batzuk eragingo ditu Orioko zirkulazioan 17:00etatik aurrera:

  • N-634 errepidea itxita egongo da Zarauztik Oriorako norabidean, 17:00 eta 18:45 bitartean.
  • GI-3161 errepidea itxita egongo da Ubegun Industrialgunetik Lokate baserriraino, 17:10 eta 19:00 bitartean.
  • GI-3710 errepidea itxita egongo Lokate baserri paretik Oriorako norabidean, 17:15 eta 19:15 bitartean.
  • Txurrukako bidea itxita egongo da, bi norabideetan, 17:30 eta 19:45 bitartean.

Eragozpenak ahalik eta txikienak izateko, antolatzaileek honako neurriak hartuko dituzte:

Hasi berri dira Benta bidea konpontzeko lanak

Benta bidea itxita dago zirkulaziorako 2018ko azaroaren bukaeran luizi handi bat gertatu zenetik.

Bidea konpontzeko, lehiaketa publikoa egin zuen Udalak eta Tesinsa enpresak irabazi du lehiaketa hori.

Benta bideko ezpondak berregiteko lanak 8 aste iraungo du eta 181.420 euroko kostua izango du, guztira.