Ago01

Ago18

Gure Zirkua Orion izango da abuztuaren 1etik 18ra

Lekua: Mendibeltz futbol eta softbol zelaiaren ondoan

Traducción automática al castellano

Orioko Udalak antolatutako udako ekitaldi-programaren barruan, guztira 17 emanaldi egingo ditu Gure Zirkuak Orion: asteazken, ostegun, ostiral eta igandetan, bana, 19:00etan; eta larunbatetan, berriz, bina emanaldi: 18:00etan bat eta 20:30ean bestea.

Gure Zirkuaren karpa Mendibeltz futbol eta sofbol zelaiaren ondoan instalatuko da, berdegunean.

Sarrerak salgai uztailaren 17tik aurrera

Sarrerak internetez jarriko dira salgai, asteazken goizeko 9:00etan, honako bi lekuetan:

https://www.ticketea.com

https://www.eventbrite.es

Lehen euskal zirkua

Gure Zirkua historiako lehen euskal zirku ibiltaria da eta arrakasta handia izaten ari da Euskal Herrian barrena. Malabarista, trapezista eta ekilibrista euskaldunek parte hartzen dute bertan, Iker Galartza antzezle eta antolatzailearen esanetara. Emanaldietan ikastaroak ere antolatzen dituzte, helduek eta haurrek zirkuaren sekretuak ikas ditzaten.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.