Sep10

Sep27

17:00 - 20:00

Xebas Larrañagak pintura- eta eskultura-erakusketa zabalduko du kultur etxean irailaren 10etik 27ra

Lekua: Kultur etxea

Antolatzailea: Orioko Udala

Erakusketan formatu txikiko 20 bat eskultura eta 10 bat pintura-lan daude ikusgai. Eskultura-lanak zurez, harriz, brontzez eta buztinez egiten ditu Xebas Larrañagak; eta pintura-lanak, berriz, olioz, akuarelaz nahiz arkatzez. Egin dituen lan gehienak figuratiboak dira, baina eginak ditu eskultura abstraktoak ere, oso ederrak. Orion erakutsiko dituen lanen artean, besteak beste, Manuel Lasarteren koadro bat dago eta Benito Lertxundiri egiten ari zaion buztinezko busto bat.

Erakusketa datorren asteartean inauguratuko da, irailaren 10ean, eta astegunetan izango da zabalik, arratsaldez, 17:00etik 20:00etara.

Erakusketa zabalik dagoen bitartean, Xebas Larrañaga bertan izango da lanean, buztinezko eskulturaren batean bat edo margoren batean.

Xebas Larrañaga, eskultore eta pintorea

Xebas Larrañaga Azkoitian jaio zen, 1962an. Ezaguna da, bereziki, egin dituen zenbait eskultura ospetsugatik: Zierbenako arrantzaleen omenezkoa, Diego Garcia korrikalariaren omenezkoa, Jose Antonio Agirreren irudia, Atano III.arena, Amatasuna izenekoa…

Modu autodidaktan ikasitakoa da eta urte asko daramatza lanean. Ezin konta ahala erakusketa egin ditu Euskal Herri osoan eta hau izango da bere lanak Orion ikusteko aurreneko aukera.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.