Nov12

20:00

Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchestraren kontzertua izango da azaroaren 12an Kursaalean, eta autobusa izango da doan Oriotik joan nahi dutenentzat

Lekua: Donostiako Kursaal

Antolatzailea: Orioko Udala

Donostiako Kursaalean Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchestrak kontzertua emango du hurrengo asteartean, azaroak 12, 20:00etan hasita.

Beste hainbatetan bezala, autobusa antolatu da doan Urola Kostako eskualdetik joan nahi dutenentzat. Autobusa Zumaiatik abiatuko da eta Oriotik ere pasatuko da.

Nork bere sarrera erosi behar du

Kontzertura joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean:

https://www.kursaal.eus/eu/

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Autobusa doan

Autobusa doan erabili ahal izango da; baina, horretarako, izena eman behar da aldez aurretik, Orioko Turismo Bulegora deituta azaroaren 7a baino lehen: 943 835 565.

Autobusa azaroaren 12ko 19:10ean aterako da Orioko autobus-geltokitik, kontzertura joateko.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).

Kontzertuari buruzko informazio gehiago:

https://www.kursaal.eus/eu/agenda/ndr-elbphilharmonie-orchestra-hamburgo/

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.