Dic05

Dic08

Programa oparo eta anitza osatu du festa-batzordeak San Nikolas jaietarako

Antolatzailea: Orioko Udala eta festa-batzordea

Traducción automática al castellano

Herriko jaiak herritar eta eragileekin elkarlanean antolatzeko eratutako festa-batzordeak aurkeztu berri du datozen sanikolasetako festa-programa.

«Abenduaren 5, 6, 7 eta 8an ospatuko diren festetarako programa oparo eta anitza antolatu du jai-batzordeak. Herritarrentzako moduko festak izan behar dute, herritarrak bertan identifikatuta sentitzeko modukoak, eta ahalegin hori egin dugu» adierazi du Xabier Ibarguren Orioko Udaleko Kultura, Gazteria eta Festa zinegotziak.

Plazako obrak direla-eta lekuz aldatuko da festa-gune nagusia

Plazako obrek eragin dute aurtengo aldaketa nagusienetako bat eta, hori dela-eta, festa-gunea ikastola aurreko zabalunean kokatzea erabaki du jai-batzordeak. Ibargurenen hitzetan, «Kontzertuak, kultur emanaldiak, haur eta gazteria programa, jolasak eta txosna bera, ikastola aurrean jarriko den karpa erraldoi batean izango dira. Adin eta gustu guztietarako programa osatu dugu».

Plazako obrek sortutako lekualdatzearen ondorioz eta, behin barraka-gunearen inguruko hausnarketa eginda, sanikolas jaietan gune hori ez jartzea erabaki da. «Jai-batzordean parte hartu duten eragileekin hausnarketa egiteaz gain, barrakeroekin bilerak egin dira, hainbat alternatiba mahai gainean jarriz eta teknikoki proposamenak aztertuz» esan du Ibargurenek.

Txupinazoan euskaltegiko mintzalagun-taldea omenduko da

Festei hasiera emateko ekitaldian ere izango dira aldaketak aurten. Kultur etxea izango da festa-hasieraren testigu. «Orioko euskaltegiko mintzalagun taldeek 10 urte bete dituzte eta merezi duten omenaldia egingo die herriak. Horregatik, aurtengo sanikolasetako txupina berek botatzea erabaki du festa-batzordeak, euskararen eta herritarrak euskalduntzearen alde egiten duten lanagatik» nabarmendu du Ibargurenek.

Egitarau oparo eta anitza

«Egitarau oparo eta anitza osatu da. Moonshine Wagon, Hintzak Hik, Bide Batez, Guda Dantza, Puro Relajo mariatxiak eta herriko DJen musikek girotuko dute festa-gunea. Horretaz gain, urteroko herri bazkaria, bertso-saioa, herriko batukada, dantza talde zein abesbatzek antolatutako ekitaldiak, eskolak eta ikastolak antolatutako lehiaketak izango dira. Haur eta nerabeentzat, tailer, jolas, kros eta saskibaloi txapelketek ere osatuko dute egitaraua», adierazi du festa-batzordeko kideak. Abenduaren 8an Arraun Elkarteak banderen bedeinkapena egingo du.

Puntu morea

«Erasorik gabeko festa batzuk nahi ditugu Orion eta erasoek ez dute tarterik gurean. Horregatik, informazio-gune bat jarriko da festa-gunean, puntu more batekin identifikatuko dena» gaineratu du Xabier Ibarguren zinegotziak.

Festa-batzordean parte hartu duten herriko eragile eta herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkie Orioko Udalak.

SAN NIKOLAS JAIAK 2019

FESTA-PROGRAMA

Abenduak 5, osteguna - SAN NIKOLAS BEZPERA
18:00 PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TXISTULARIEKIN BATERA KALEJIRAN IBILIKO DIRA.
19:00 FESTEN HASIERAKO TXUPINAZOA KULTUR ETXEAN. Harribil Dantza taldea, Danbolin Musika Eskola eta Salatxo abesbatzak parte hartuko dute. Orioko euskaltegiko mintzalagun taldeak 10 urte bete ditu eta berak omenduko dira.
19:30 PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TXISTULARIEKIN IKASTOLA AURREKO PLAZARA JOANGO DIRA.
20:00 ALAIKI ERROMERIA-TALDEA.
23:00 ALAIKI ERROMERIA-TALDEA.
ONDOREN, MANEX BARRENETXEA ETA LAGUNAK DJ LANETAN.

Abenduak 6, ostirala - SAN NIKOLAS EGUNA
10:30 KAMEL ZIANI KROSA. Benjamin, alebin eta infantilentzako krosa Mendibeltz ondoko parkean.
11:00 MEZA, SALATXOK KANTATUA.
12:00 SALATXO ABESBATZA PIETATEAN.
12:00 PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TXISTULARIEKIN BATERA KALEJIRAN IBILIKO DIRA.
12:30 DANTZARI TXIKIEN TXAPELKETA, HARRIBILEK ANTOLATUTA.
13:00 HEMENBAEN BATUKADA TALDEA.
14:30 HERRI BAZKARIA: BABARRUN JANA FESTA-GUNEAN.
17:00 PILOTA-PARTIDAK. Infantilak binaka: San Sebastian-Murua vs Zabala-Solaberrieta (Orio). Infantilak binaka: Etxeberria-Sukia vs Esnal Gonzalez (Getaria). Gizonezkoak nagusiak binaka: Lertxundi-Aranalde (Orio) vs Orbegozo (Aia)-Oliden (Orio). Erremonteko 1. mailako profesionalak: Ansa II-Ion vs Juanenea-Barrenetxea IV
17:00 NORTASUN-AGIRI ARROTZEN JAURTIKETA TXOSNA-BATZORDEAK ANTOLATUTA FESTA-GUNEAN
17:30 HERRI-KIROLAK HAUR, GAZTE, FAMILIA ETA KUADRILLENTZAT KULTUR GUNEAN, ZARAGUETA HERRI ESKOLAK ANTOLATUA.
19:30 "BIDE BATEZ" ERROMERIA-TALDEA.
22:30 BERTSO-SAIOA KARELA KIROLDEGIAN. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto Jone Uria eta Imanol Lizarazu “Habana”. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
00:00 "BIDE BATEZ" ERROMERIA-TALDEA.
02:30 MOONSHINE WAGON TALDEA

Abenduak 7, larunbata - SAN NIKOLAS BIGARRENA, UMEEN EGUNA
09:30 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA KARELAN LH3tik DBH4rako GAZTEEN ARTEAN, ORIOKO HERRI IKASTOLAK ANTOLATUA. IZEN-EMATEA ABENDUAREN 5a ARTE ZAST.EUS WEBGUNEAN EDO KARELA KIROLDEGIAN.
10:30 JUBILATUEN HAMAIKETAKOA ZAHARREN BABESLEKUAN.
11:00 GAZTETXOEK HERRIAREN ARDURA HARTUKO DUTE UDALBATZARREAN. ATSOLORRA: AURTEN JAIOTAKO ORIOTARREI ONGIETORRIA EGINGO ZAIE KULTUR ETXEAN.
11:30 3-12 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO TAILER ETA JOKOAK FESTA-GUNEAN
12:00 STRAPALUCIO TXARANGA KALEZ KALE.
16:30 3-12 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO TAILER ETA JOKOAK FESTA-GUNEAN
17:00 BIKOTEKAKO DARDO-TXAPELKETA IREKIA BIKAMIOTAN.
17:15 PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TRIKITILARIEKIN BATERA KALEJIRAN IBILIKO DIRA.
18:15 POTEOA BURRUNBA ELEKTROTXARANGAREKIN.
18:00 SKATE-TXAPELKETA 12 URTETIK GORAKOENTZAT FESTA-GUNEAN, IKASTOLAKO IKASLEEK ANTOLATUTA.
19:00 PATATA-TORTILLA LEHIAKETA 12-20 URTE ARTEKO GAZTEENTZAT FESTA-GUNEAN, IKASTOLAKO IKASLEEK ANTOLATUTA.
21:00 PUNTU MOREA IZANGO DA FESTA-GUNEAN GAUEKO 24.00 ARTE, EMAGIN ELKARTEAK ANTOLATUTA.
22:00 INTZAK HIK TALDEAREN KONTZERTUA FESTA-GUNEAN
24:00 GUDA-DANTZA

Abenduak 8, igandea - SAN NIKOLAS HIRUGARRENA
10:30 HERRIKO TXARANGAREN KALEJIRA, ORIO ARRAUNKETA ELKARTEKO BANDERA GUZTIEKIN.
11:00 MEZA. ONDOREN, BANDEREN BEDEINKAZIOA.
11:30 TAILER ETA JOLASAK GAZTEENTZAT, ZINGIRA ELKARTEAK ANTOLATUTA.
12:30 "BENTA ZAHARREKO MUTIKO ALAIAK" TALDEAREN KANTU-POTEOA.
12:30 GAZTETXOEN DARDO-TXAPELKETA BIKAMIOTAN
14:00 ORIO ARRAUNKETA ELKARTEAK ANTOLATUTAKO HERRI-BAZKARIA ARRAUNETXEN.
15:00 BAZKALOSTEAN "BENTA ZAHARREKO MUTIKO ALAIAK" ARRAUNETXEN.
16:00 BAKARKAKO DARDO-TXAPELKETA HERRIKOIA
16:00 TUTTI MAGIA IKUSKIZUNA HODEI MAGOAREN ESKUTIK FESTA-GUNEAN.
18:00 PELLO ETA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TRIKITILARIEKIN BATERA KALEJIRAN IBILIKO DIRA.
19:30 PURO RELAJO MARIATXIAK

OHARRAK

  • Erraldoien ibilbidea honako hau izango da: Kultur Etxetik atera, Sarasuaneko bidegurutzean Arrantzale kalea hartu, bertatik Ikastola aurreko plazara eta handik Herriko Plazara.
  • Etxean buruhandiak dituzten ume eta helduak kalejiran ateratzera animatzen ditu Udalak herriko erraldoi eta buruhandiekin batera.
  • MATER itsasontzia ez da, azkenean, Oriora etorriko, plazako lanek ez dutelako segurtasuna bermatzen.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.