Dic17

10:00

Urola Kostako Udal Elkarteak informazio-saioa antolatu du HAZILAN proiektuari buruz

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea, 6. Zarautz)

Antolatzailea: Urola Kostako Udal Elkartea

Traducción automática al castellano

Hazilan proiektuaren 9. edizioari begira, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio-saioa antolatu du:

  • Eguna eta ordua: abenduak 17, asteartea, 10:00etan
  • Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Bertan azalduko dira egitasmoari buruzko xehetasun guztiak.

Zer da HAZILAN programa?

Hazilan programa lana lortzera bideratuta dago eta goi-mailako ikasketak dituzten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzentzen zaie. Eskualdekoek lehentasuna daukate parte hartzeko.

Programaren 9. edizioa urtarrilean abiatuko da eta hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan). Xehetasun guztiak Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri.

Izen-ematea zabalik abenduaren 20a arte

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan:

https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/Login.aspx

Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

Argibideak jasotzeko

  • Vanessa Garcia
  • 943890808
  • Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • http://www.urolakosta.eus/eu/-/hazilan-9-edizioko-informazio-saioa

 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.