Feb22

Egun osoan

Inauteri Festa eta Arraun Eguna ospatuko dira otsailaren 22an

Antolatzailea: Orioko Udala eta Arraun Elkartea

Traducción automática al castellano

Datorren otsailaren 22an, larunbatarekin, bi ospakizun izango dira Orion: batetik, urteroko Inauteri Festa, eta, bestetik, Arraun Eguna.

Bi ospakizunetarako programa bateratua kaleratu du Udalak.

Egun horretarako egitaraua hau izango da:

 12:00 Sugarri fanfarrea kalez kale.

12:00 Mozorroen kalejira, KTAtik aterata.

13:00 Photocall-a Endaia plazan, Arkupek antolatuta.

13:00 Marmitako-errazioak (2 euro) eta txotxeko sagardoa (1,5 euro) banatuko ditu Ibai Ondo plazan Orioko Arraunketa Elkarteak.

14:15 Kalejira Endaia plazatik pilotalekura.

14:30 Inauteriko herri-bazkaria pilotalekuan. Helduen menua: 18 €. Haurren menua: 12 €. Bazkaritarako txartelak salgai kultur etxean.

16:00 Oriaren traineru-jaitsiera errioan

17:30 Mozorroen kalejira, pilotalekutik aterata

17:30 Rockalean elektrotxaranga kalez kale.

Datorren urteko Inauterietako gaia

Datorren urteko Inauterietako gaia bozketaz erabakiko da. Gaiak proposatzeko, idatzi mezu bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera otsailaren 20a baino lehenago. Animatu eta parte hartu!

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.