Sep17

18:00

«Munduko ipuinak» kontatuko ditu Ines Bengoak datorren ostegunean kultur etxean

Lekua: Kultur etxeko areto nagusia

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Ikasturte berriari hasiera emateko, ipuin-kontaketa saioa izango da datorren ostegunean, irailak 17. Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Ines Bengoa kontalari ezaguna arituko da. Saioa 5 eta 8 urte arteko haurrentzat da eta gurasorik gabe sartuko dira haurrak aretora.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik

COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 30 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan. Irailaren 11tik aurrera hasiko dira banatzen gonbitak.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.