Bulego taldeak kontzertua emango du Orion uztailaren 30ean, ostiralarekin. Kontzertua 20:00etan hasiko da, Herriko Plazan, eta doan izango da.

Ez da aldez aurretik gonbitarik hartu behar.

Kontzertua entzuteko, aulkiak jarriko ditu Udalak plazan, distantziak-eta errespetatuta.

Bulego taldea

Bulego taldea Azkoitian sortu zen, iaz, eta, pixkanaka, bere tokia egiten ari da pop euskaldunaren alorrean. Talde berria sortu aurretik, Passepartout izenarekin aritu ziren bost kideak: Xabi, bateria; Tomas, gitarra eta ahotsa; Jontxu, baxua eta koruak; Ruben, gitarra; eta Itziar, teklatuak.