Patrikako egutegi txikiak argitaratu ditu Udalak eta egun hauetan banatuko ditu etxez etxe

Traducción automática al castellano

Udalak patrikako egutegia argitaratu du aurten ere eta dagoeneko hasi da etxez etxe banatzen. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena.

Egutegiaren aurtengo leloa irudian ikusten dena da: 'Egingo al dinagu Orio feminista eta euskalduna?'. Udalak datorren urterako bi lan-ildo garrantzitsu uztartu nahi izan ditut lelo hori erabilita: euskararen sustapena eta emakumearen ahalduntzea.

Udalak 3.000 ale atera ditu eta herriko buzoietan banatuko ditu datozen egun hauetan. Norbaitek beste aleren bat nahi badu, udaletxean edo kultur etxean eskatu besterik ez dauka.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.