Haurreskolan izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra izango da

Traducción automática al castellano

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren maiatzaren 21ean zabalduko da eta irekita egongo da ekainaren 8ra arte.

COVID-19a dela-eta bizi dugun egoerak eraginda, bi modutara egin ahal izango da matrikulazioa aurten:

  • On-line (www.haurreskolak.eus webgunean)
  • Haurreskolara bertara joanda. Bigarren kasu honetan, epea laburragoa da: ekainaren 1etik 8ra, 09:00etatik 14:00etara.

Jakingarriak

  • Matrikulatzeko, haurrak jaiota egon behar du.
  • Orain matrikulatzen diren haurrak irailetik abendura bitartean hasiko dira haurreskolan.
  • Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Haurreskolarekin, 943 890 625 telefonora deituta edota mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbidera idatzita.

Ate irekietako bideoa

Bizi dugun egoeragatik haurreskolak aurten ez du izan ate irekietako eguna antolatzeko modurik eta, beraz, bertako hezitzaileek bideo bat prestatu dute, bertan egiten duten lanaren berri emateko eta gurasoei instalazioak erakusteko. Hemen ikusi dezakezue bideo hori:

 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.