Herriko aparkalekuei buruzko gogoeta-saio telematikoa antolatu du Udalak

Traducción automática al castellano

Saioa jitsi.org plataformaren bidez egingo da datorren astean eta parte-hartzaileek aldez aurretik eman behar dute izena, webguneko orri honetan. Udalak dei egiten die gaiarekin interesa duten guztiei, izena eman eta parte hartzeko.

Datorren astelehenean, maiatzak 25, itxiko da izena emateko epea, 15:00etan, eta, ondoren, izena eman duen jende-kopuruaren arabera erabakiko du Udalak saio bakarra egin edo bat baino gehiago. Orduan jakinaraziko zaie interesatuei saioa(k) noiz izango d(ir)en. Nolanahi ere, datorren astean izango d(ir)a, arratsaldez, 19:00etatik aurrera.

Martxotik dator asmoa

Udalak joan den martxoaren 12an antolatu zuen herriko aparkalekuei buruzko gogoeta-saio irekia kultur etxean, baina bertan behera utzi behar izan zuen COVID-19ak sortutako alerta sanitarioagatik. Orain berriro heldu dio asmoari eta modu telematikoan antolatuko du.

Saioa euskaraz izango da eta herritarrek aukera izango dute beren ekarpenak euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko. Bertan erakutsiko den material idatzia bi hizkuntzetan aurkeztuko da eta, beraz, euskaraz ondo ez dakitenek ere jarraitu ahal izango dute.

 

 emanizena20

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.