Lana bilatzeko eta telelana errazteko ikastaroak

Traducción automática al castellano

Urola Kostako Udal Elkarteak lau ikastaro antolatu ditu online ekainaren 29tik uztailaren 2ra, lan bila dabiltzanentzat eta telelana erraztu nahi dutenentzat:

Oinarrian, 4 ikastaro izango dira baina bikoiztuta eskainiko dira eta, beraz, 8 izango dira, guztira.

Goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean langabetuei luzatuko zaie eskaintza; arratsaldean izango da lanean ari direnen txanda: 16:00etatik 18:00etara. Kasu horretan lan-egoeraren arabera banatu da eskaintza, giza talde bakoitzaren egoera eta helburuak ezberdinak direla ulertuta. Estrategikoki egin da banaketa, partaideen egoeraz hobeto hausnartu eta lanketa eraginkorragoa izan dadin.

Online ikastaro guztiak doakoak dira eta lan-merkatuaren ezagutza zabala duten adituek eskainiko dituzte. Saioak independenteak dira; hau da, nahi adina ikastaro egin ditzake herritarrak.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago hemen

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.